miércoles, 2 de enero de 2013

nire lagunen deskribapena (idazlana)


JULEN CARMONA 92. TALDEA
NIRE LAGUNEN DESKRIBAPENA:
ARITZ :
Aritz nire betiko adiskidea izan da, txikiak ginenetik hasi ginen elkarrekin ikastolan eta oraindik ere lagunak izaten jarraitzen dugu. Aritzek 18 urte ditu eta nire herri berberean bizi da. Mutil sendoa da, zabala eta gihartsua, txikitatik futbolean aritzen baita. Ile beltza, kizkurra eta motza dauka, eta beti Cristiano Ronaldoren antzera ipintzen du ilea, bere jokalaririk gustukoena delako. Begi marroiak ditu eta sudur kakoa.
Izaera aldetik, Aritzek edozein gauzetan irabazteko nahia dauka beti, oso lehiakorra da eta horregatik haserrekorra ere badela esan dezaket. Bestetik, Aritzek ez du inolako lotsarik edozein gauza edo pertsonarekin hitz egiteko. Hori dela eta, batez ere neskekin hitz egiteko erraztasuna erakusten du eta asko ligatzea lortzen du. Gainera mutil jatorra eta barregarria da, gehienetan tontakeriak egiten ari delako, eta elkarrekin ondo pasatzen dugu. Horretaz  gain, batzuetan alferra eta burugogorra izatera heltzen da bere nahiak ezin lortzean, baina beti azkenean haserrea pasatzen zaio eta bere onera bueltatzen da.
Bestetik, Aritz nahiz eta alferra izan gehienetan, gustuko dituen gauzetan oso trebea da, adibidez, futbolean. Kirolak izugarri gustuko ditu, horregatik pertsona osasuntsua da, futbolarekin ezkondua dagoela esan genezake eta jokatzean benetako poztasuna adierazten du. Bukatzeko, nahiz eta desadostasunak izan, Aritz mutil jatorra eta adeitsua da.
DANI :
Dani, Aritzen moduan, txikitatik nire adiskidea izan da eta oso ondo ezagutzen dugu elkar. Nire lagunak 18 urte ditu eta mutil argala, garaia eta hankaluzea da, nahiz eta orain kirolari esker  sendotzen ari den.  Dani ile motza eta gaztaina kolorekoa dauka. Aho ondoan peka txiki bat dauka eta sudur txikia eta zorrotza. Bi belarritako daramatza, bana belarri bakoitzean eta sorbaldan irlandar ikurrina dauka tatuatua, aita irlandarra delako eta bertan familia duelako.
Orokorrean, Dani mutil jatorra eta lasaia da, baina nahiko haserrekorra ere bai. Amultsua da eta lotsatia aldi berean, ez da Aritz bezalakoa. Oso aldakorra da, eta pozik egotetik haserre egotera oso azkar pasa daiteke. Batzuetan bihurria dela esan genezake nahiz eta gibelandia izan, eta patxadaz hartu eguna. Hala ere, Dani oso trebea da eskulanetan, harria lantzen jarduten duelako egun osoa tailerrean. Dani txikitatik oso mutil azkarra izan da, baina oso alferra ere bai, eta Aritzen moduan soilik gustuko dituen gauzetan jartzen du arreta.
Dani duela urte batzuk erretzen hasi zen eta aurten uzteari ekin dio  eta benetan pozten naiz, nire laguna delako. Amaitzeko, Dani oso mutil eskuzabala da, beti laguntzeko prest dagoena, momentu on eta txarretan.

NIRE JANZKERAREN DESKRIBAPENA:
Argi dago, zer-nolako eguna edo egoera aztertu eta gero zer-nolako jantziak jarriko ditudan erabakitzen dudala; horregatik arropa ezberdina daukat nire armairuan.
Lehenik eta behin, klasera joateko ordua iristean, ez dut aukeratzeko zailtasunik aurkitzen, leihoa ireki eta behin eguraldia aztertua, botak edo zapatilak jartzea erabakitzen dut. Praka bakeroak eramaten ohi ditut gehienetan klasera, nahiz eta batzuetan txandala eraman. Beti mauka motzeko kamisetak eraman ohi ditut, gustuko ditudalako eta klasean hotzik egiten ez duelako. Honen gainean, jertsea edo jaka bat janzten dut eta bukatzeko berokia, beharrezkoa denean. Egia esan, klasera eta normalean kalera eramaten dudan arropa berbera da.
Bestetik, kirola egiteko asmoa daukadanean, hoberena arropa erosoa eramatea da; horregatik, kirolerako zapatilak, praka motzak eta mauka motzeko kamisetak eramaten ditut. Ahal dudanean, kamiseta transpiragarria janzten dut izerdirako hobeak direlako. Hala ere, zer kirol egin behar dudan ikusi behar dut lehenik. Mendiarekin zer ikusia badu, mendiko botak jantziko ditut. Ibaiarekin edo itsasoarekin zer ikusia badu, ordea, bainujantzia eta txankletak eramanen ditut.
Bukatzeko, parrandan ibiltzeko arropa gehienetan berezia izaten ohi da. Hau da, normalean janzten ez duzun arropa. Parrandan ateratzeko orduan beti dotoreago egon nahi duzu, batez ere ligatzeko helburuarekin. Horregatik, zapatila dotoreagoak eta ez botak, adibidez, ematen ditut. Praka bakeroak eramaten ditut eta kamiseta gustukoenak. Besteen arreta deitzeko helburuarekin.





No hay comentarios:

Publicar un comentario