jueves, 3 de enero de 2013

Aditz hanpadura ariketa

Aditz Hanpadura (P. Perurena, Leitzako errege-erreginak)


Ezabatu diren adizkiak osatu eta esan zertarako ezabatu diren. Zehaztu, orobat, zer dagoen -ki -dun formen azpian eta zergatik, zer lortzeko ibili diren forma horiek.


1.- Aitona horren andreak, gaitzen batengatik edo, promesa izan behar zuen eragina, zazpi urte segidan Santurbanera joanen zela oinez. Baina aitona horrek ez (zuen) nahi joatea, eta ez omen zion dirurik ematen. Dirurik gabe ez zela joanen uste (zuen), baina ailegatu da Santurban egun hori eta andreak goizean goiz jaikita martxa!(zuen) Orduan pentsatu omen zuen <<horrek niri kartera bilatu zidak, eta niri dirua ostuta joan duk!>> 
Zuzena. Hanpatua

Joan da(zen) kartera gordeta edukitzen zuen lekura, ikusi omen zuen eta kartera falta (zitzaion)! Baita kartera ostu ziola eta! Txikitu behar zuela eta! Abiatu omen zen andrearen atzetik piperra baino erreago Santurbanera, eta orduko andrea hango beharrak eginda bueltatua (zen) izaki! Bidean elkar huts eginak izan behar zuten: bat alde batetik joan (zen) eta bestea beste aldetik etorri (zen)!                                                            Zuzena. Hanpatua

Behinik behin andrea lehenago  ailegatu (zen) etxera, eta gizona Beruetako mendi horiek denak pasatuta Artxulon behera heldu zela, berriz ere begiratu behar zuela ba, ea kartera han zegoen! Artxuloko harri pilaren batean edukitzen izan behar zuen, gordea. Joan da balekibale ikustera berriz ere, eta kartera han! <<Banengoen ba ni, andreak niri kartera ostu? Lehenago ez dut ongi begiratu izaten!>>. Eta, bitartean, andreak bueltakoan lehengo lekuan utzia (zuen) izaki kartera. Inorekin fidatzen ez zen horietakoa izaki (zen), eta dirua etxetik kanpora gordetzen (zuen), baina andreak jakinki (bazekien) non gordetzen zuen!                                                                                               Zuzena. Hanpatua

2.- Noizean behin uztarri berria behar izaten zen, zaharra pipiak janda edo hondatzen zerenean, eta han ari omen zen uztargilea Atsotegietako salan uztarria egiten. Aitona Martioxe, goizean berandu samar jaikita(jaiki zen), sukalde aldera heldu zela, ikusi du uztargilea nola ari den ate aurrean, eta esan omen zion:
<<Arraioa! Urkiarekin ez zakela behinik behin uztarrik(uztarririk) egin! Ederki aspertua negok ni urkiarekin egindako uztarriekin Andreak “Urkiola” izaki deitura(zuen), era semearen andreak ere bai, eta ez (zen) konpontzen bitik ale batekin, eta horregatik esaten (zuen) urkiarekin egindako uztarriekin ederki aspertua zegoela.

3.- Gure ama zenak esaten zuen, Leitzan azkeneko jentilak Ozparrungo leize-zulo horretan izan zirela, eta sorgin kontuak ere esaten zituen. Bat ba omen zen, Berueteko mendi gain horretan, gaueko hamabietan ateratzen zena. Larrugorrian jarrita, ukenduren batetik igurtzi (zuen) gorputz guztia eta: << Lahar guztien gainetik eta laino guztien azpitik, han eta hemen!>>. Hori esan eta ateratzen omen zen, eta gero gorde ere bai berak nahi zuenean, haize bezala, eta beste lekuren batean agertzen omen zen.
Hala, gauren batean norbait ere jarri omen da sorgin horrek zer egiten zuen ikusten eta, ikusi omen du nola igurtzi duen gorputza, eta ukendua non utzi zuen ere bai, eta hark ere proba egin behar zuela ba. Joan omen da gizon hori zorginak ukendua utzi zuen lekura eta, jarri omen da larrugorrian eta, gorputz guztia ongi igurtzi zuenean:    << Lahar guztien azpitik eta laino guztien gainetik han eta hemen>>. Hori esanda, atera omen da eta, gorputz guztia dena larrutu! (du/omen du) Aldrebes esan (zuen) hark, <<lahar guztien gainetik>> esan beharrean << lahar guztien azpitik>> esan (zuen/omen zuen) eta, dena larrutu (zen/omen zen) gizona!                                                                                                                       Zuzena. Hanpatua

4.- Sebastian Gogortza Aienekoa alkate izana zen eta Axintxio Erbiti Olaberriko berriz zinegotzia. Behin sanferminetara joan dira biak eta abere feria ikusiz eta, eguna elkarrekin igaro (dute) eta gauean joan dira ostaturen batera, eta ederki afalduta lotara zihoazela, Sebastian komunera (joan da) eta Axintxio hori gelara zuzenean.                
  Ez hanpatua, ekonomiaz egindako aldaketa.

Sartu da gelan Axintxio eta ohe bat bakarra! Baina, jakinki (bazekien) nolakoa zen bestea eta segituan pentsatu (zuen/ omen zuen) zer esan .Komunetik etorri zaio berehalaxe Sebastian, eta Axintxioak segituan, amorrarazia balego bezala:
-                                                         -Martxa ederra diagu: ohe bakarra eta gainera oraintxe atera duk ohetik gizonzar bat.

-                                                        - Ba nik ez diat hor lorik eginen; nahiago diat lurrean egin, hik nahi duana egin ezak!

Axintxiok hura aditu nahi (du/zuen), eta horregatik esan (zion) gezurra; gizon piura gaiztoko bat ohetik ateratzen nola ikusi zuen, eta gero Axintxiok ohean lo egin (du/zuen- omen du/omen zuen) gozo-gozo, eta Sebastianek, berriz, lorik egin bazuen ez bazuen, ahal zuen bezala lurrean moldatu behar (izan zuen/ izan omen zuen)! 
Zuzena. Hanpatua


No hay comentarios:

Publicar un comentario