miércoles, 2 de enero de 2013

izen ttipiak testua


Julen Carmona 92. taldea

IZEN TTIPIAK (Antolatzaileak eta perpausak)
Aitzinsolasa
Gure artean onomastika lanak urriak izan direla(osagarria, konpletiboa) ezin erran daiteke, anitz baitira(kausa) eta aspaldidanikoak(emendiozko juntadura) arlo honetan egin diren saioak(erlatibozkoa), baina gehienbat toponimia aztertu da, ez hainbeste antroponimia, eta(emendiozko juntagailua) hau landu denean(denborazkoa) batez ere ponte izenak eta deiturak hartu dira ikergaitzat.
Onomastikan dena lotu dago baino saio bakoitzak autonimia du
Jakina, onomastikan sail guztiak elkarrekin hertsiki loturik daude: lehen ponte izenak zirenak orain deiturak dira (Andres, Jimeno, Maiora, Ojer, Oneka…) edo toponimoen (Gartziarana, Ilurdotz, Paternain, Petiriberro…) eta oikonimoen (Arrosakoa, Beñatenea, Bettinea, Ferranenea, Lopekoa, Lutzikoa, Mariestebanbaita, Martzelinorenea…) osagaitzat aurkitzen ditugu. Etxe izenak eta hauetan oinarritutako izengoitiak(erlatibozkoa), bestalde, maizkara deitura bilakatu dira (Arotzarena, Bartzelona, Dorai, Etxeberria eta Etxeberri, Jauregizar, Karlosena, Mitxelena, Paris, Petrirena eta Petri, Salaberria eta Salaberri…) eta orobat toponimoak (Abartzuza, Arizkun, Azpeitia, Elizondo, Erbiti, Ezkurra, Legasa…). XVI-XVII mendeetan, gainera, ohikoa da toponimoak pertsona izentzat kausitzea(erlatibozkoa), emazteki izentzat batez ere (Mariarano, Mariabaztan, Mariamendaro, Mariasunbil, Mariezkurra…), eta azken urteotan jokabide hau franko hedatu dela(konpletiboa) erran dezakegu (Bianditz, Irati, Saioa), ardura Andre Mariaren santutegien eta baselizen izenek izan duten arrakastagatik(erlatibozkoa) (Aitziber, Arantzazu, Belate, Estibaliz, Idoia, Oskia, Muskilda, Uxue, e.a.).

Beraz, (ondoriozkoa)onomastikaren barreneko sail guztiak loturik daude, gure hizkuntzan eta besteetan, eta (emendiozkoa)sail horietako bat lantzen denean(denborazkoa) besteak ere ukitzen dira hein handi edo txikian. Errate baterako,(zehatzailea) Mitxelenak Apellidos Vascos lan bikainean deiturak hartu zituen aztergaitzat, baina toponimia lanetarako ere ezin baztertuzko tresna eskuetaratu zigun, eta hipokoristiko edo izen ttipi batzuk ere ukitu eta aztertu zituen. Bestalde, toponimia lantzean(denborazkoa) argitzen diren puntuak(erlatibozkoa) eta jasotzen diren datuak(erlatibozkoa), historikoak eta egungoak, hagitz baliagarri izaten zaizkigu deituren ikerketarako, erran bezala(moduzkoa) toki izen franko deitura bilakatu direlako(kausazkoa). Era berean, hemen emanen ditudan(erlatibozkoa) datuak, aztertuko ditudan izenak(erlatibozkoa) eta jaulkiko ditudan hipotesiak(erlatibozkoa) lagungarri izanen zaizkio, hala espero dut behintzat, toponimia, oikonimia edo antroponimiaren beste sailen bat gainetik ikusi edo sakonki ikertu nahi duenari.(erlatibozkoa)

Nolanahi ere, eta erran gisa(moduzkoa) sail guztien arteko harremanak ugari eta estuak izanagatik(kontzesiboa), bakoitzak bere nortasuna du, eta(juntadura) ikertzaileak aldian horietako batean sakontzea erabaki dezake(mendeko osagarri konpletibo) metodologikoki egoki iruditzen bazaio(baldintza). Hau da, lan batean oikonimia azter dezake, hurrengoan herri edo eskualde bateko toponimia eta hirugarrenean herri bateko edo garai bateko deiturak, adibidez. Hau bistako kontua dela uste dut(konpletboa), eta ez da zertan azalpenak ematen hasi. Jokatu ere, gainera, horrela jokatu ohi da gehienetan.

Hipokoristiko edo izen ttipietara itzuliz, erran dezaket saio zabalik ez zaiela eskaini gurean(konpletiboa); beste sailen batean sakontzean ikusi dira, iragaitzaz bezala, nahiz badiren(kontzesiboa) datuak jaso dituzten lan batzuk,(erlatiboa) eta jaso ez ezik aztertu ere egin dituztenak: Del Valle Lertsundiren bi artikuluak, Leo Spitzer-ena, Mitxelenaren ohar batzuk, Irigoienen artikulu eta liburu atal zenbait, Knörren txosten bat eta Salaberriren artikuluxka nabarmendu daitezke horien artean (ikus bibliografia), baina bururen buruko lanik ez dut ezagutzen eta uste dut horrelakorik ez dagoela(konpletiboa), arrunt oker ez banabil(baldintza).

Lan honetan dokumentazioan han-hemen agertzen diren datuak(erlatibozkoa) biltzen ahalegindu naiz eta(emendiozko juntagailua) ikertzaileek honetaz edo hartaz erran dituztenak(erlatiboa) jasotzen. Liburua buru-buztan, hasi eta buka irakurtzeko adorea eta kuraia duenak ikusten ahalko duen moduan(moduzkoa), hipokoristiko anitz agertzen dira hemen, aurkitu ditudan ale desberdin guztiak. Alabaina,(aurkaritzakoa) segur naiz badirela(kopletiboa) oraino franko, niri itzuri zaizkidanak. Geroko lanak azaleratu beharko ditu, beraz, orain gaitzerupean estalirik gelditu diren horiek.(erlatiboa)

Hipokoristikoen azterketa zergatik den(zehar galdera) garrantzizkoa galdeginen balidate(baldintza) ihardetsiko nuke, lehen-lehenik, euskaldunok erabili ditugun eta oraino erabiltzen ditugun izendatze bideen(erlatiboa) berri ematen digulako(kausazkoa) dela munta handikoa. Nago hau, berez, aski arrazoi pisuzkoa dela,(konpletiboa) izan ere onomastikaren zeregina izen bereziak aztertzea(konpletiboa) baita(kausazkoa). Honetaz landa eta bigarrenik, izen ttipiek egungo deitura eta(emendiozko junt) oikonimo asko ongi ulertzeko aukera(kausa) ematen digute: adibidez, Peruskirena-n Peru dugula lehen begiratuan antzeman daiteke, eta bukaera edutezko genitiboa dela, baina(aurkaritzako juntadura) tarteko segmentua zer den(zehar galdera) ez da garbi egonen hipokoristiko sistema ikertu ezean(baldintza). Era berean, Martija deituran Marti dagoela aise ikusiko dugu, baina ez diogu apika amaieran dugunari igarriko, gure izendegia aztertzen ez badugu(baldintza).
Liburuaren justifikazioa: zergatik den hipokoristikoena
Hirugarrenik, izen ttipien arloko ikerketa toponimoen etimologia argitzeko ere lagungarri izan daiteke; erraterako, Baztango Almandoz herri izenak Alaman antroponimoaren eratorri batean, hipokoristiko batean, duke oinarri, *Alamando-n hain zuzen ere, Irigoienen ustekaria egia izatera (1995f), eta nire iritzian egiantz handikoa da. Nik neronek ez dut bizkaitar euskaltzainak aipatzen zuen aldaera aurkitu, baina bai horren biziki irudia den Alemantto. Erran bezala, euskal onomastika arautzen ere lagun diezagukete hipokoristikoek, oraingo deituraren jatorria eta nondik norakoa hobeki ulertzeko bide ematen digutenez geroztik.

Laugarrenik, izen ttipiek aukera ematen dute ohiko hizkeraren azpian dauden egitura fonologikoak aztertzeko: silaben barne egitura eta motak, «template» edo plantillak, errepikapen baliabideak eta irudikatze fonologikoaren maila desberdinen arteko harremanak batez ere (Lipski, 1995: 387). Nik garbi baino garbiago dakusat, azken urte hauetako lanak irakurrita, hipokoristikoen azterketan aurrera eginen badugu fonologialarien premia dugula, euskal onomastikariok ez baitakigu —nik segurik ez— fonologiaren barreneko zoko-mokoen eta (azken) korronteen berri.

Bosgarrenik, dialektologiarekin ere badute zerikusia, izen ttipiek berek eta hauek erdiesteko ibilitako erabideek historian zehar izan duten hedadura geografikoa bestelako ezaugarri dialektalekin erlaziona daitekeelako, euskalkien garapena eta bilakaera hobeki konprenitzeko.

Buruenik, izen ttipiak hertsiki erlazionaturik daude haur hizkerarekin, eta garbi dago arlo honetan ari diren ikertzaileei ekarpen polita egin diezaiekegula onomastikariok, eta orobat haiek guri, hipokoristikoak eremu zabalago batean kokatzeko abagune ematen digutelarik. Michaelssonek (1939: 110) haurren beren hizkerari baino garrantzi handiagoa aitortzen dio helduek haiekin ibiltzen dutenari: «La part de l’enfant dans ces formations est généralement minime; les transformations sont avant tout dues à la mère, aux parents […]». Stratmannek (1935: 30-31), ordea, haurren hizkera bera nabarmentzen du, helduek umeekin komunikatzeko erabiltzen dutena ez ezik: «Wenn man an seinen eigenen Familienkreis, seine nähere Umgebung denkt, wird man sich sofort des weiten Einflusses der Kindersprache bewußt». Ikertzaile honek bokal eta kontsonante sistemetan gauzaturikako hots aldakuntzak, izenen laburtze eta sinkopak, eta azaldu gabeko formak haur hizkerari leporatzen dizkio. Boyd-Bowmanen iritziz ere munta handikoak dira haurren hizkera eta helduen horiekilakoa (1955: 337-338):

«También señalaremos que estas deformaciones se deben en gran parte al rudimentario sistema fonemático de los niños que aprenden a hablar, y a los esfuerzos que hacen los adultos, con intención cariñosa, para imitar el sistema».

 Afrika erdialdeko Hausa hizkuntzan, Newmanek eta Ahmadek diotenez (1992: 162), hipokoristiko era gehienak batez ere helduek haurrekin edo haur koskortuek gazteagoekin hitz egiten dutenean erabiltzen dira. Daviesek (2000: 22) izen ttipietan agertu ohi diren errepikapenak eta italieraz gertatzen den geminazioa haur hizkerari leporatzen dizkio. Lipskik (1995: 388, 422-423) gaztelaniako izen ttipien ereduen oinarriak haur hizkeran berean eta helduok haurrekin mintzatzen garenean egiten ditugun bakuntzeetan bilatu beharrak direla uste du, eta Piñeros (2000) Amerikako gaztelaniako hipokoristikoak zuzentzen dituzten arauak eta haur hizkerarenak lotzen saiatzen da.

Nik ez dakit haur euskaldunak zer adinetan hasten diren izen ttipiak, mota batekoak izan edo bestekoak izan, ibiltzen. Badira haurrarekiko hizkera adierazkorra biltzen duten (Salaburu, 1984: 119 eta hurr.) edo aztertzen duten (Zubiri, 2002) zenbait lan, baina ez, dakidala, hipokoristikoez mintzo denik. Gaztelaniaz, Aguirrek, Albalak eta Marrerok egindako ikerketaren arabera (2005: 141), urte bat eta bederatzi hilabeterekin eman zuen Magín zeritzan umeak lehenbiziko hipokoristikoa, eta hilabete gehiagorekin Mariak. Nolanahiko gisan, gogoan hartzekoa da atzizki bidezko izen ttipiak eman zituztela haurrok eta euskaraz gaia korapilatsuagoa dela, aukeran baliabide gehiago daudela.

Zernahi dela, akort naiz Irigoienekin (1995: 1) euskararen eremuko Erdi Aroko hipokoristikoen sorrera aztertzean «se me hace necesario manifestar aquí, que, como es obvio, considero que el mundo de los hipocorísticos es de una gran complejidad, y que no puedo penetrar en él más que de soslayo, máxime tratándose de textos medievales» dioenean. Nik, dena dela, Nafarroako egungo hipokoristikoak ere biltzen ditut, bizkaitar euskaltzainak ez bezala, eta historikoak eta gaurkoak eskema orokor baten barnean sartzen ditut (ikus beherago). Bestalde, hark ez bezala, izengoitiak alde bat utzi ditut usaian (Per Arnalt dicho Velçto-ren modukoak), zenbait aldiz lehen izenaren eta izengoitiaren arteko bereizkuntza arrunt garbi ezin egin badaiteke ere (ikus hirugarren atalean diodana).

Euskal onomastika ikertu duten lanek arruntean ez dute kontuan izan gure inguruan eta munduko beste alderdi batzuetan gertatzen dena: erraterako, Jimeno Juriok eta biok argitara emandako Artajona. Toponimia Vasca / Artaxoa. Euskal Toponimia liburuan Nafarroako herri horretako leku izenak aztertu genituen, baina ez ginen saiatu toponimo horiek beste hizkuntza eremu batzuetakoekin erlazionatzen, eta uste dut neurri batean hau normala dela holako liburu batean. Hala ere, iruditzen zait hats handiagoko lanetan baitezpadakoa dela euskaraz arruntak diren gertakariak gure inguruko eta urrutiagoko beste hizkuntza batzuetan badirenetz aztertzea, hots, geurea bakarra den zerbaiten aitzinean gauden ala munduan barna aski ezaguna den erabide baten aitzinean. Alegia, uste dut ez garela gure txokoan goxo-goxo gelditzen ahal eta ahaleginak egin behar ditugula kanpoan zer dagoen jakiteko. Hau da, izan ere, euskal hipokoristikoen gaia ikertzean bestetan gauzak zertan diren ikustera bultzatu nau.







IZEN TTIPIAK: ADITZAK eta HIZTEGIA
 

 ADITZA ↓                                                                                    LERROA             

Izan direla
Izango liateke
Izan balira
Izan daitezen
Izan ditzaten
1
Erran daiteke
 Erran da
Erran zitekeen
Erran baliteke
Erran dezan
1
Baitira
Ziren,balira
lirateke
daitezen
zitezen
1
Aztertu da
Aztertu zen
Aztertuko balitz
Aztertuko litzateke,
Azter dadin
2
Landu denean
Landu zenean
Landuko denean
Landuko balitz
Landu dadin
3
Hartu dira
Hartu ziren
Hartuko lirateke
Hartuko badira
Har dezan
3
Loturik daude
Loturik zeuden
Loturik egongo balitz
Loturik egongo baleudeke
Loturik egon daitezen
5
Aurkitzen ditugu
Aurkitzen genituen
Aurkituko genituzke
Aurkituko bagenitu,

Aurki genitzan
9
Bilakatu dira
Bilakatu ziren
Bilakatuko lirateke
Bilakatuko balira
Bilaka daitezen
10
Hedatu dela
Hedatu zela
Hedatuko litzatekeela
Hedatuko balitz
Heda dadila
15
Erran dezakegu
Erran genezakeen
Erran genezake
Erran bagenu
Erran dezagun
15
Izan duten
Izan zuten
Izango zukete
Izan balute
Izan ditzaten
16
Ukitzen dira
Ukitzen ziren
Ukituko lirateke
Ukituko balira
Uki daitezen
19
Hartu zituen
Hartu ditu
Hartuko lituzke
Hartuko balitu
Har ditzan
20
Eskuetaratu zigun
Eskuetaratu digu
Eskuetaratuko liguke
Eskuetaratuko baligu
Eskura diezagun
21
Aztertu zituen
Aztertu ditu
Aaztertuko ltuzke
Aztertu balitu
Azter dezan
22
Argitzen diren
Argitzen ziren
Argituko lirateke
Argituko balira
Argi daitezen
23
Jasotzen diren
Jasotzen ziren
Jasoko lirateke
Jasoko balira
Jaso daitezen
23
Izaten zizkigu
Izaten zitzaizkigun
Izango litzaizkiguke
Izango balitzaigu
Izan dakizkigun
24
zaizkio
Zitzaizkion
Balitzaizkio
Litzaizkio
Dakizkion
26
Ikertu nahi  du
Ikertu nahi zuen
Ikertu nahi izango luke
Ikertu nahi izango balu
Iker nahi zezan
27
Azter dezake
Aztertu du
Aztertu zuen
Aztertuko balu
Azter dezan
30
Erran dezaket
Erran dut
Erran nuen
Errango banu
Erran nezan
34
Ikusi dira
Ikusi ziren
Ikusiko balira
Ikusi daitezen
Ikusi zitezen
36
Jaso dituzte
Jaso zituzten
Jasoko lituzkete
Jaso ditzaten
Jaso zitzaten
36
                                                                                                     
HIZTEGIA
-Onomastika: izen propioak aztertze dituen lexikografia.
-Toponimia: onomastikaren disciplina.
-Hertsiki: estuki
-Munta:garrantzi


No hay comentarios:

Publicar un comentario