Julen Carmona
Biztanleen herenak euskaraz
dakite EAEn, baina %80k erdara darabil
Berria (2012-3-8)
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32
elebidunak dira, eta beste 17 euskara
ulertzeko gai dira. Gainerako 51k ez dakite euskaraz; erdaldun elebakarrak dira.
Bost urtean bi puntu igo da elebidunen kopurua, %30,1etik %32ra, baina, hamar urtean, 2,6 baino ez du gora egin
euskara dakitenen ehunekoak.
Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zizkion atzo Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeari, Donostian. Soilik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak ezagutarazi zituen; 1991tik, lehen inkesta egin zutenetik, aurreneko aldia da zazpi herrialdeetako datuak banandu dituela. Jaurlaritzak azaldu du «euskararen lurralde guztietan» egin dutela inkesta, baina hori egiteko orduan «beste prozedura batzuk» jarraitu dituela argudiatu du. Bi hilabete barru jakinaraziko ditu Nafarroako, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako emaitzak. Trebiñu (Araba), berriz, ez dute aipatu. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendari Ivan Igartuak ezagutarazi dituzte inkestaren xehetasunak.
1. Ezagutza
Datu bat nabarmendu du Auzmendik: duela hogei urte baino 181.000 elebidun gehiago daude EAEn (600.050 euskaldun); beraz, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruak 11 puntu egin du gora hogei urte igaro ondoren. 1991tik 2001era zortzi puntu igo ziren elebidunak; eta ordutik, hiru. Elebidunen kopurua bost urtean bi puntu handitzea espero zutela adierazi du Urgellek, eta hogei urtean «aurrerapauso handia» egin dela erantsi du. Erdaldun elebakarren eta elebidun hartzaileen —euskaraz ulertu bai baina hitz egiteko gai ez direnak— ehunekoa apurka behera egiten ari dela ere ziurtatu du Auzmendik. Erdaldunak %50,8 dira; orain dela sei urte %51,5 eta duela hogei urte %59,2.
Herrialdeen artean tarteak daude hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Gipuzkoarren erdiak dira elebidunak (%49,9) eta hirutik bat erdaldun elebakarra (%33,7). Bizkaian, lau herritarretik bat da euskalduna (%25,4), eta erdiak baino gehiagok ez du euskara ulertzen (%56,8). Araban, bi heren gaztelaniaz soilik moldatzen dira (%66,4) eta %16,8k daki euskaraz. Lurralde horretan bi puntu eta erdi igo da euskararen ezagutza bost urtean, eta beste horrenbeste Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, puntu bat baino gutxiago.
Lau gune bereizi dituzte inkestan. Herritarren %20k baino
gutxiagok daki euskaraz lehenengoan, %20 eta %50 artean bigarrenean, %50 eta
%80 artean hirugarrenean eta %80tik gora laugarrenean. Euskararen erabilerak
gora egin du aurreneko hiru guneetan, baina
ez, ordea, laugarrenean. «Hirigune
erdaldunagoetatik gune euskaldunetara bizitzera joan direnen hizkuntza ezaugarriak»
daude horren atzean, Auzmendiren esanetan.
2. Erabilera
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken hogei urteetan behera egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago erabiltzen duten 35 urtetik beherako elebidunen ehunekoak. Hain zuzen, 25 eta 34 urteko elebidunen artean %57,2k egiten zuten euskaraz 1991n; iaz, aldiz, %50,2k. 16 eta 24 urtekoen erabilerak hiru puntu pasatxo egin du behera hogei urtean. Jaurlaritzak «erraztasunarekin eta harreman sarearekin» lotu du atzeraldia, elebidunen erdiak bizi baitira erdara nagusi den guneetan: «Horrek asko mugatzen du euskaraz jarduteko aukera». 65 urtetik gorako elebidunak daude beste muturrean; hamarretik zortzi mintzatzen dira euskaraz (%82,7).
16 urtetik gorako biztanle elebidun guztiei erreparatuz gero, ordea, emaitza bestelakoa da. Nahiz eta gazteen erabileraren bilakaera okerra izan, oro har hartuta, euskaraz egiten dutenen kopurua puntu eta erdi igo da bost urtean. Izan ere, herritar gehiago dira 35 urtetik gorakoak, eta horien artean handitu egin da euskararen erabilera. Hamarretik bik egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago. Besteak beste, horrek adierazten du elebidunen %37,5ek ez dutela euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen.
Eremu formalean egin du gora, batez ere, euskararen erabilerak. Udalekiko harremanetan, euskara darabil Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren laurdenak (%24,7); beste horrenbeste egiten du bostetik batek osasun zerbitzuetan. Etxeko erabilerak, aldiz, apenas egin duen gora. Hogei urtean puntu eta erdi besterik ez da igo, eta %18 da etxean euskara darabilena; beraz, elebidunen erdiak-edo ez du etxean euskaraz egiteko ohiturarik.
3. Transmisioa
Hizkuntza umeei transmititzeko orduan zerikusi zuzena du gurasoen hizkuntza ezagutzak. Egungo transmisioa aztertzeko, 2 eta 15 urte arteko haurren gurasoei erreparatu die Eusko Jaurlaritzak. Bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %97k euskara jaso du etxean; gehienek euskara jaso dute soilik (%86), eta hamarretik batek erdara ere bai. Guraso bakarrak badaki euskaraz, umeen %71,3ri transmititu diote hizkuntza; gehienetan, erdararekin batera. Hortaz, guraso elebidunen bat duten haurren ia herenak ez du euskara jaso etxean. Hala ere, Jaurlaritzak zehaztu du ume horiek elebidunak direla, eskolan euskalduntzen direlako.
Euskarari buruzko jarrerak ere ikertu dituzte. 16 urtetik
gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka dago. Jarrera horrek apenas izan duen
aldaketarik hogei urtean: %14 zen aurkakoa 1991n.
Biztanleen herenak euskaraz
dakite EAEn, baina %80k erdara darabil
Berria (2012-3-8)
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako ehun biztanletik 32
elebidunak dira, eta beste 17 euskara ulertzeko gai dira. Gainerako 51k ez
dakite euskaraz; erdaldun elebakarrak dira. Bost urtean bi puntu igo da
elebidunen kopurua, %30,1etik %32ra, baina (aurkaritzako
juntagailua), hamar urtean, 2,6 baino ez du gora egin
euskara dakitenen ehunekoak. (konparaziozko
menderagailua)
Bosgarren Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak aurkeztu zizkion atzo Eusko Jaurlaritzak Euskararen Aholku Batzordeari, Donostian. Soilik Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitzak ezagutarazi zituen; 1991tik, lehen inkesta egin zutenetik, aurreneko aldia da zazpi herrialdeetako datuak banandu dituela. (konpletiboa) Jaurlaritzak azaldu du «euskararen lurralde guztietan» egin dutela inkesta (konpletiboa), baina (aurkaritzako juntagailua) hori egiteko orduan (denborazko menderagailua) «beste prozedura batzuk» jarraitu dituela argudiatu du. (konpletiboa) Bi hilabete barru (denborazko menderagailua) jakinaraziko ditu Nafarroako, Nafarroa Behereko, Lapurdiko eta Zuberoako emaitzak. Trebiñu (Araba), berriz, ez dute aipatu. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburu Blanca Urgellek, Hizkuntza Politikarako sailburuorde Lurdes Auzmendik eta Hizkuntza Ikerketa eta Koordinazio zuzendari Ivan Igartuak ezagutarazi dituzte inkestaren xehetasunak.(erlatibozkoa)
1. Ezagutza
Datu bat nabarmendu du Auzmendik: duela hogei urte baino 181.000 elebidun gehiago daude EAEn (konparaziozkoa) (600.050 euskaldun); beraz, euskaraz hitz egiteko gai direnen kopuruak (erlatibozkoa) 11 puntu egin du gora hogei urte igaro ondoren(denborazkoa) 1991tik 2001era zortzi puntu igo ziren elebidunak; eta ordutik, hiru. Elebidunen kopurua bost urtean bi puntu handitzea espero zutela (konpletiboa) adierazi du Urgellek, eta hogei urtean «aurrerapauso handia» egin dela erantsi du.(konpletiboa) Erdaldun elebakarren eta elebidun hartzaileen —euskaraz ulertu bai baina (aurkaritzako juntagailua) hitz egiteko gai ez direnak— ehunekoa apurka behera egiten ari dela ere ziurtatu du Auzmendik. (konpletiboa) Erdaldunak %50,8 dira; orain dela sei urte %51,5 eta duela hogei urte %59,2.
Herrialdeen artean tarteak daude hizkuntzaren ezagutzari dagokionez. Gipuzkoarren erdiak dira elebidunak (%49,9) eta hirutik bat erdaldun elebakarra (%33,7). Bizkaian, lau herritarretik bat da euskalduna (%25,4), eta erdiak baino gehiagok ez du euskara ulertzen (konparaziozkoa) (%56,8). Araban, bi heren gaztelaniaz soilik moldatzen dira (%66,4) eta %16,8k daki euskaraz. Lurralde horretan bi puntu eta erdi igo da euskararen ezagutza bost urtean, eta beste horrenbeste Bizkaian. Gipuzkoan, berriz, puntu bat baino gutxiago.(konparaziozkoa)
Lau gune bereizi dituzte inkestan. Herritarren %20k baino gutxiagok daki euskaraz
lehenengoan, (konparaziozkoa)
%20 eta %50 artean bigarrenean, %50 eta %80 artean hirugarrenean eta %80tik
gora laugarrenean. Euskararen erabilerak gora egin du aurreneko hiru guneetan, baina (aurkaritzako
juntagailua) ez, ordea, laugarrenean. «Hirigune erdaldunagoetatik gune euskaldunetara bizitzera
joan direnen hizkuntza ezaugarriak» (erlatibozkoa)
daude horren atzean, Auzmendiren esanetan.
2. Erabilera
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan azken hogei urteetan behera egin du euskara erdara bezainbeste edo gehiago (konparaziozkoa) erabiltzen duten 35 urtetik (erlatibozkoa) beherako elebidunen ehunekoak. Hain zuzen, 25 eta 34 urteko elebidunen artean %57,2k egiten zuten euskaraz 1991n; iaz, aldiz, %50,2k. 16 eta 24 urtekoen erabilerak (erlatibozkoa) hiru puntu pasatxo egin du behera hogei urtean. Jaurlaritzak «erraztasunarekin eta harreman sarearekin» lotu du atzeraldia, elebidunen erdiak bizi baitira (kausazkoa) nagusi den guneetan: (erlatibozkoa) «Horrek asko mugatzen du euskaraz jarduteko aukera». 65 urtetik gorako elebidunak daude beste muturrean; (denborazko perpausa) hamarretik zortzi mintzatzen dira euskaraz (%82,7).
16 urtetik gorako biztanle elebidun guztiei erreparatuz gero, ordea, emaitza bestelakoa da. Nahiz eta gazteen erabileraren bilakaera okerra izan, (perpaus kontzesiboa) oro har hartuta, euskaraz egiten dutenen kopurua puntu eta erdi igo da (erlatibozkoa) bost urtean. Izan ere, herritar gehiago dira 35 urtetik gorakoak,(kausazkoa) eta horien artean handitu egin da euskararen erabilera. Hamarretik bik egiten dute euskaraz erdaraz bezainbeste edo gehiago. Besteak beste, horrek adierazten du elebidunen %37,5ek ez dutela euskara inoiz edo ia inoiz erabiltzen.
Eremu formalean egin du gora, batez ere, euskararen erabilerak. Udalekiko harremanetan, euskara darabil Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako herritarren laurdenak (%24,7); beste horrenbeste egiten du bostetik batek osasun zerbitzuetan. Etxeko erabilerak, aldiz, apenas egin duen gora. Hogei urtean puntu eta erdi besterik ez da igo, eta %18 da etxean euskara darabilena; beraz, elebidunen erdiak-edo ez du etxean (denborazko menderagailua) euskaraz egiteko ohiturarik. (helburuzkoa)
3. Transmisioa
Hizkuntza umeei transmititzeko orduan zerikusi zuzena du gurasoen hizkuntza ezagutzak. Egungo transmisioa aztertzeko, (helburuzkoa) 2 eta 15 urte arteko haurren gurasoei erreparatu die Eusko Jaurlaritzak. Bi gurasoek euskaraz dakiten kasuetan, seme-alaben %97k euskara jaso du etxean; gehienek euskara jaso dute soilik (%86), eta hamarretik batek erdara ere bai. Guraso bakarrak badaki euskaraz,(kausazkoa) umeen %71,3ri transmititu diote hizkuntza; gehienetan, erdararekin batera. Hortaz, guraso elebidunen bat duten haurren ia herenak ez du euskara jaso etxean.(denborazkoa) Hala ere, Jaurlaritzak zehaztu du ume horiek elebidunak direla,(konpletiboa) eskolan euskalduntzen direlako.
Euskarari buruzko jarrerak ere ikertu dituzte. 16 urtetik
gorakoen %12 euskara sustatzearen aurka dago. Jarrera horrek apenas izan duen
aldaketarik hogei urtean: %14 zen aurkakoa 1991n.
-gora
egin du : gora egin zuen, gora egingo luke, gora
egingo balu, gora egin zezan/dezan
-bereizi
dituzte :bereizi zituzten, bereiziko balituzke, jasoko
lituzkete, jaso zitzaten/ditzaten
-igo da : igo zen, igoko balitz,igoko litzateke, igo zedin/dadin
-daude:
zeuden, baleudeke, daitezen/zitezen.
-dira: ziren, lirateke, balira, daitezen/zitezen.
-du: zen, luke,balu, zezan/dezan
-mintzatzen
dira : mintzatzen ziren, mintzatuko lirateke, mintzatuko balira,
mintza daitezen/zitezen.
-mugatzen
du : mugatzen zuen,mugatuko luke, mugatuko balu,
mugatu zezan/dezan
-lotu
du : lortu zuen, lortuko luke, lortuko balu, lor
zezan/dezan.
-egin
du : egin zuen, egingo luke, egingo balu, egin
zezan/dezan.
-erabiltzen
dute : erabiltzen zuten, erabiliko luke, erabiliko
balu, erabil dezan/zezan.
-egiten
zuten : egiten dute
-joan
dira : joan ziren, joango lirateke, joango balira,
joan daitezen/zitezen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario