miércoles, 2 de enero de 2013

"El Hobbit" filmaren laburpena


“El Hobbit” filma

            Pasa den astean, zinemara joatea erabaki genuen koadrilakoek. “El Hobbit” film berria atera zela ikustean hura ikustera joatea adostu genuen.
            “El Hobbit” pelikulak, “El Señor de los Anillos” filmaren laugarren zatia dela esan genezake, nahiz eta bertan lehendik zer gertatu zen kontatzen den. Hau da, eraztuna, non aurkitzen duen lehen aldiz, Bilbo Bolson Hobbit-ak, Frodoren osaba hain zuzen ere.  Horrekin batera, garaiera txikiko arrazako pertsonaiak bere bizilekua galtzen dute herensuge baten erasoarengatik eta istorio honetan, garai txikiko arraza honek bere bizilekua berreskuratu nahi duenez, ibilaldi bat ekingo dute Gandalf aztiarekin eta Bilbo Bolson Hobbit-arekin. Hainbat arazo aurkituko dituzte bidean eta borrokan arituko dira bere etsaien aurka. Azkenean beraien bizilekua berriro ere ikusten dute, baina han sartu behar dira herensugeak konturatu gabe, han bizi baita. Horregatik sarrera ezkutu bat bilatu behar dute.
            Horrela amaitzen da filmak, 3 zati izango dituelako istorio osoak, “El Señor de los Anillos” istorioarekin egin zuten bezala, 3 filmetan banatuta dagoena.

Julen Carmona 92.taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario