Julen
Carmona
FUNTZIONARIO: Argudio testua
Gaur egun,
funtzionarioen egoera ez dago oso ondo ikusita, batez ere langile gehienek beraien
lanpostuak galtzen ari direlako eta funtzionarioek, ordea, bere lanpostuarekin
betirako jarraituko dute teorian. Hori dela eta, kritika anitz jaso dituzte
langile hauek funtzionaioei dieten bekaizkeria dela eta.
Hasteko,
funtzionarioen defentsan ageriko naiz, langile hauek hainbat froga pasa izan
dituzte dauden lekura iritsi arte eta lan handia egin izan dute horretarako.
Unibertsitatea amaitu eta gero oposaketa batzuk prestatu behar dituzte eta
pertsona anitzen artean nota hoberenen artean egon behar zara leku hori
lortzeko.
Horrekin batera, funtzionarioen zeregina beti dudan jartzen da,
lanik ez dutela egiten esanik. Nire ustez, denetarik dago, eta batzuk betirako
lanpostua dutenez bere lanpostuan ez dute bere arreta osoa ipiniko, hala ere,
lehen esan bezala, denetarik dago eta seguruenik beste asko bere lanpostuan
gehiengoa eskeiniko dute.
Bestalde , gainerako
lanekin konparatuta, funtzionarioek egoera hobeagoa daukatela esan beharra
dago, batez ere krisi garai honetan, non hainbeste pertsona bere lanpostua
galtzen ari duen. Gainera, Andoni Egañak aipatzen duen modura, kafe makinaren
eta zatoz bihar kondairak egiaztatzen ditu eta funtzionarioen alferkeria
agerian usten du, nahiz eta lehen aipatu bezala soilik kasu batzuetan hori
gertatu.
Horrez gain, normala
da hainbat pertsonek funtzionarioei dioten gorrotoa, beste langileen gainetik baitaude,
lan balbitza hobeagoak edukiz. Hala ere, krisiarekin sortu diren murrizketak
batez ere funtzionarioei eragin die eta horrek gainerako langileek
funtzionarioei gutxiago kritikatze eragin du.
Bukatzeko, mota
guztietako funtzionarioak daudela esan genezake, batzuk alferrak eta beste
batzuk ez, baina funtzionarioen lana ez dugu gutxiestu behar eta besteen lana
kritikatu ordez, guztion artean krisi honetatik ateratzea lortu behar da,
benetan krisia eragin dutenek ordaindu dezaten eta ez gainerako langileek.
No hay comentarios:
Publicar un comentario