jueves, 3 de enero de 2013

Hitz-ordena ariketa


Hitz- ordena ariketak 3
1.1.- Mikelek atzo esnea edan zuen. Neutroa. Esnea galdegaia da eta Mikelek eta atzo mintzagai hanpatuak dira.

1.2.- Mutiko hark euskaraz ongi zekien. Neutroa. Ongi galdegaia eta mutiko hark zein euskaraz mintzagai hanpatuak dira.

1.3.- Mutiko hark ongi euskaraz zekien. Markatua. Euskaraz galdegaia da eta ongi zein mutiko hark mintzagai hanpatuak dira.

1.4.- Nik hura banekien. Neutroa. Hura eta nik mintzagai hanpatuak dira eta ba galdegaia (aditzaren baiezkotasuna adierazten baitu).

1.5.- Aitatxi erori egin da. Markatua. Neutroa da ordenari dagokionez, baina aditza galdegaitu dugu, egin jarri baitugu. Erori galdegaia da eta aitatxi mintzagai hanpatua.
1.6.- Madrilgoek Haritz pozik ikasketaburu izendatu dute. Markatua. Ikasketaburu galdegaia eta Madrilgoek, Haritz eta pozik mintzagai hanpatuak.

1.7.- Gerrillarien burua Ruandako armadak harrapatu du. Markatua. Ruandako armadak galdegaia eta gerrillarien burua mintzagai hanpatua.
1.8.- Anek oinetako berriak ahizparendako erosi ditu. Markatua. Ahizparendako galdegaia eta Anek zein oinetako berriak mintzagai hanpatuak.

1.9.- Liburuaz gustura mintzatu ginen atzo hitzaldian. Neutroa. Gustura galdegaia, liburuaz mintzagai hanpatua, atzo eta hitzaldian mintzagai ez hanpatuak.

1.10.- Gu, atzo, hitzaldian, gustura liburuaz mintzatu ginen. Neutroa. Liburuaz galdegaia. Gu, atzo, hitzaldian eta gustura mintzagai hanpatuak.

1.11.- Ainarak goxokiak bere lagunarendako erosi ditu. Markatua. Bere lagunarendako galdegaia eta Ainarak zein goxokiak mintzagai hanpatuak.

1.12.- Gure aita zenak ahal zuen guztietan antxumekia jaten zuen. Neutroa. Antxumekia galdegaia, gure aita zenak eta ahal zuen guztietan mintzagai hanpatuak.
1.13.-  Zinegotzi Mikelen adiskidea egon zen Aritzun. Markatua. Mikelen adiskidea galdegaia eta zinegotzi mintzagai hanpatua, Aritzun mintzagai ez hanpatua.

1.14.- Horrek euskara ederki daki. Neutroa. Ederki galdegaia, horrek eta euskara mintzagai hanpatuak.

1.15.- Haiek euskara bazekiten, jakin. Markatua. Ba galdegaia da (aditzaren baiezkotasuna adierazten baitu), haiek eta euskara mintzagai hanpatuak eta jakin mintzagai ez hanpatua.

1.16.- Nerea gelditu da etxean. Markatua. Nerea galdegaia eta etxean mintzagai ez hanpatua.

1.17.- Erositako liburuak, Pellok Mireni utzi zikion atzo. Markatua. Mireni galdegaia, Pellok eta erositako liburuak mintzagai hanpatuak eta atzo mintzagai ez hanpatuak.

1.18.- Zuek ongi lehengo urteko lana egin zenuten. Markatua. Lehengo urteko lana galdegaia, ongi eta zuek mintzagai hanpatuak.

1.19.- Maindirea garbigailuan urratu zitzaion amari. Neutroa.   Garbigailuan galdegaia, maindirea mintzagai hanpatua eta amari mintzagai ez hanpatua.

1.20.- Ikasleek errektoreordeari irakasle haren jokaera okerra azaldu zioten.  Neutroa.  Ikasle haren jokaera okerra galdegaia, Ikasleek  zein errektoreari mintzagai hanpatuak.

1.21.- Jon kalean erori egin da. Markatua. Nahiz eta neutroa den ordenari dagokionez. (egin lexikoki markatuta dago). Erori galdegaia, Jon zein kalean  mintzagai hanpatuak.

1.22.- Haiek dirua, ekarri, bazekarten. Markatua. Ba galdegaia, dirua eta ekarri mintzagai hanpatuak.

1.23.- Gu mintzatzen gara euskaraz holako lekuetan. Markatua. Gu galdegaia da eta euskaraz zein holako lekuetan mintzagai ez hanpatuak.

1.24.- Dirua galdu zuen Mikelek atzo. Neutroa.  Dirua galdegaia, Mikelek eta atzo mintzagai ez hanpatuak.

1.25.- Osasunak aise partidak galtzen ditu. Markatua. Partidak galdegaia da, Osasunak eta aise mintzagai hanpatuak.

1.26.- Xalak Titini Donostiako Galarragan irabazi zion partida igandean. Markatua. Donostiako Galarragan galdegaia da, Xalak eta Titini mintzagai hanpatuak. Partida zein igandean mintzagai ez hanpatuak.

1.27.- Usakumea, ongi, Armairuko Mendialdea jatetxean egiten dute. Markatua.. Amaiurko Mendialde jatetxean galdegaia, usakumea eta ongi mintzagai hanpatuak.
1.28.- Hizkuntza zaila alemana iruditzen zitzaion mutil hari. Markatua. Alemana galdegaia da, hizkuntza eta zaila mintzagai hanpatuak. Mutil hari mintzagai ez hanpatua.

1.29.- Mutikoek lanak irakasleari aurkeztu dizkiote arestian. Markatua. Irakasleari galdegaia da, mutikoek eta lanak mintzagai hanpatuak dira. Arestian mintzagai ez hanpatua.

1.30.- Lehengo eguneko hitzaldian nahasi egin nintzen ni. Markatua .Nahasi galdegaia da, lehengo eguneko hitzaldian mintzagai hanpatua da eta ni mintzagai ez hanpatua.


No hay comentarios:

Publicar un comentario