26 langile hil dira Mexikon, gas planta bat lehertuta.
Pemex Mexikoko petrolio enpresa publikoarena da lehertutako lantegia. Reynosan
gertatu da ezbeharra, Mexikoko ipar-ekialdean. Beste 40 langile zauritu dira
Euskal Herrian atzo 18:00ak
zirela lehertu zen gas planta Mexikon, Pemexek berak jakinarazi zuenez.
Leherketaz gain, sute bat piztu da lantegian, eta horrek larritu egin du
egoera. Bi ordu geroago, egoera kontrolpean zegoela adierazi zuen
Pemexek. Hildakoetatik lau ziren Pemexeko langileak, eta gainerakoak
Iansa, Merco, Química Apollo eta Galcor azpikontratatutako enpresetako
beharginak ziren. Gainera, beste zazpi langile desagertuta daude
oraindik.Leherketa zer dela-eta gertatu zen ikertzen ari da Mexikoko Polizia. pemex gas plantaren leherketa
No hay comentarios:
Publicar un comentario