1. Artikulua irakurri eta sintesia egin: "Prácticas del portafolio electrónico en el ámbito
universitario del Estado Español"
Irakurritako testuan, portafolio elektronikoei buruzko
ikerketa ageri zaigu, 2006 eta 2008. urtetan zehar eginikoa. Ikerketa hori
garatzeko 81esperientzia kontuan hartu zituzten, galdera fitxa bidez eginikoak,
non, 6 atal ezberdin aurkitzen ditugu: informazio
orokorra, aplikazioaren deskripzioa, teknologia ezaugarriak, esperientziaren
aplikazioa, egitura eta esperientziaren balorazioa.
Emaitzak aztertu
ondoren, hainbat ondorio atera zituzten, hala nola, graduko ikasgaietan gehiago
erabiltzen zutela graduondokoetan baino edota instituzioak proposatu beharrean,
irakasleak izaten ohi dira. Bestetik, digitalizazio maila oso altua ez zela ikusi zuten, paperetik digitalizaziora pasatzea prozesu mantsoa baita. Hala ere, poztasun maila handia izan zen, orokorrean datu gehienak positiboak baitira, bai akademikoki bai diseinuari dagokionez ere. Bukazeko, portfolioaren erabilpena erraztasuna sortzen duela ondorioztatzen da, baina horretarako gehiago garatu beharra dago ikasgeletan zehar.
2. Portfolio elektroniko pertsonalaren proposamen bat:
Nire ustez, portfolioa lan guztiak biltzen dituen edukia da, eta bertan modu txukun batean antolatuta izango ditut lanak. Horrela, zerbait bilatzerako orduan edota irakasleari erakusteko orduan erraztasun handiz aurkitzea lortuko dut. Irakasgai bakoitza portfolio bat izango duelakoan nago, eta bakoitza gaikaz ordenatua izango ditut lehenik zer eman dudan jakiteko.
Nire portfolioa hainbat alderditan banatuko ditut, hala nola, klaseko lanak alde batetik, etxeko lanak bestetik eta azkenik, lan garrantzitsuenak.
Gainera, blog-arekin lan egitea ondo iruditzen zait, erraztasuna eskeintzen duelako lanak egiterako orduan, nahiz eta, hainbat kasuetan, ordenagailua eskura ez izatea arazoa sortu dezake. Bukatzeko, google-ek eskaintzen dizkigun tresnak nola erabiltzen diren ikastea gustatuko litzaidake nire trebetasunak oredenagailuarekin hobetzeko.
